Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eskakizun administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak



1. Kasu guztietan, bai erkidegoaren eta baita pribatuen lanak:

  • Donostiako udalerri barnean egotea.
  • 10 urtetik gorako eraikinak izatea, ez egotea hondatutaeta ez izatea lanak egiteko udal baimena galarazteko moduko hirigin tza erasanik.salbuetsi ta geratuko dira mugikortasun mugatua duten pertsonak bizi diren bizitegi higiezinak, baldin eta etxebizitza horretan bizitzen hasiz gero badaude egoera horretan, edo 65 urtetik gorako pertsonak bizi diren bizitegi higiezinak.
  • Eraikinen 2/3 bizitegi erabilerara bideratuta egotea eta, gutxienez, hiru etxebizitza izatea.
  • Obretarako udal lizentzia emana izan behar da edo horrelakorik ez dela behar egiaztatzen duen egiaztagiria eduki behar da laguntza eskabidea aurkeztu aurretik.
  • Ezingo zaio lanei ekin laguntzak emateko behin-behineko esleipena ebatzi arte,2018ko abuztuaren 11eko aurreko Ordenantza baino lehen egindako eskaerak salbu.
  • Ezingo zaie diru laguntzarik eman Donostiako Udalarekin edo Donostiako Etxegintza Enpresa Erakunde Publikoarekin zorrak izateagatik presazko bidetik kobratzeko prozeduraren baten barnean daudenei,harik eta zor horiek egiazki aseta, kitatuta edo beteta izan arte, non eta ez dauden atze ratuta, zatikatuta edo horien egikaritzea etenda

2.Elementu komunetako lanetan:

  • Udalean aurkeztua izan behar da Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) txostena

3.Elementu pribatiboetako lanetan:

  • Egiaztatu behar da familia unitatearen urteko diru-sarrera ponderatuak 35.000 €-tik beherakoak direla.

4.Alokairua sustatzeko obretarako, ALOKABIDE programaren bidez:

  • Honako hau egiaztatzea: bi etxebizitzatik gorako ondasuna ez edukitzea eta/edo urtean 50.000 €-tik gorako diru sarrerak ez edukitzea.

Erlazionaturiko dokumentuak